jueves, 25 de septiembre de 2008

Asperkerian galduta

Desagerturik egon naiz.

Egunak igarotzen dira, udara pasa da dagoeneko, hotza iristen ari da pixkana-pixkana, kurtsoa hasi da berriz ere, baina gauzak horrela ere nik berdin jarraitzen dut. Duela pare bat hilabete fisuratu nun sahietsa, hilabete bat deskantsatzeko esan zidaten medikuek, pasa nuen hilabetea, min dexentekin jarraitzen nun eta beste aste bat t'erdi itsaron nuen. Froga gisa Zaragozako txapelketara jun nintzen, 2 hilabete neramatzan dagoeneko slalomeko piraguan ibili gabe, ta monoak bultzatuta ibili egin nintzen. Ez nuen aparteko minik nabaritu eta lesioa hobera zihoala zirudien, horrexegatik entrenatzen jarraitu nuen (sorbaldako tendinitis bat tartean) eta surfean ere haritu nintzen erosi berri nuen tabla batekin.

Azkenean inork espero ezin zuenean, eserita nengoela altsatzeko mugimendua egitean sahietsak "crack" in zidan ta berriz ere hondatu omen da. Berriz ere mina. Hau amorrua.

Datorren astean Seora nijoa Iratirekin kuatrimestre hau bertan igarotzeko. Katja (Alemana) ere gurekin dator aste bat edo bitarako, ondoren Romeo ere etortzekoa da. Espero dut astebeten sahietsak hobera egitea eta dagoeneko serioski entrenatu ahal izatea. Bitartean itsarotzea besterik ez zait geratzen.

Hondartzan etzanda egon gera udarako azken egunak aprebetxatzen, ta hemen dazkazue argazki batzuk.

Ongi izan.


Ni, olatuetako mugimenduak memorizatzen... jeje (ezin baita akatsik egin)

Odei malabarista

Txankleta batzuk galdu dira hondartzan, galdu dituena etor bedi bertara :S

Alemanian ez omen dute siestarik botatzen...

Agur